ZERBITZUAK

Pentsatu.
Diseinatu.
Findu.

Pertsonen portaeraren ulermenarekin hasten da guztia. Beren desira, motibazio eta premiak identifikatzen ditugu. Hortik aurrera, erakundeetan inpaktu positiboa sorrarazteko soluzio arrakastatsuak diseinatzeko balio duten insightsak garatzen ditugu.

Kultura

Gure bezeroak beren erakundea merkatuarekin lerrokatzen laguntzen ditugu.

Barne komunikazioa
Korporazioko balioak transmititzera, langileek erakundearekiko duten kidetasun sentipena areagotzera eta talentu honena hautematera bideratutako ekintzak txertatzen ditugu.

Prestakuntza
Lantaldearen trebetasunak garatzeko baliagarri diren prestakuntza-materialak diseinatu eta eratzen ditugu, emaitza bikainak lortzeko xedez.

Storytelling
Emozioak eta pertsonak uztartzen dituzten istorio gogoangarri eta egiazkoen bidez narrazio korporatiboak eraikitzen ditugu.

Diseinua

Gure bezeroak laguntzen ditugu beren kontsumitzaileak maitemintzeko produktuak diseinatzen.

Kontsumitzailearen azterketa
Profooders kontsumitzaileen gure datu-basea baliatuz, informazioa eskuratzen dugu, aztertu egiten dugu, emaitzak interpretatzen ditugu eta marketin irtenbideak proposatzen ditugu gure bezeroen produktuen arrakasta bermatzeko.

Produktu eta zerbitzuen diseinua
Gure bezeroen kontsumitzaileen premien neurrira egindako produktu eta zerbitzuak garatu eta birdoitzen ditugu.

 

Negozioa

Gure bezeroak laguntzen ditugu inpaktua sorrarazten duten estrategiak diseinatzen.

Marketin eta merkataritza plana
Publiko-xedea identifikatzen dugu, erronkak ezartzen ditugu eta marketin-estrategiak garatzen ditugu salmentetan lagundu eta produktuak merkatuan duen posizioa hobetzeko.

Trade marketing
Gure bezeroen produktuak lehiakideen produktuen aurrean posizionatu eta ikusarazten laguntzeko estrategiak bultzatzen ditugu, salmentak areagotu eta kontsumitzailearen erosketa-esperientzia hobetzeko.

Kulturak estrategia gosaltzen du.

Peter Drucker