HAZI

Egungo kontsumitzaileari berreskuratutako tradizioak

ERRONKA

Hazi eta Eusko Jaurlaritzak Euskadin egiten diren gazta erreferentzia ugariren berreskurapena bultzatu nahi dute. Modu horretan, egungo gazta-eskaintza osatu eta ase ez diren kontsumo-premiei erantzuna eman nahi zaie, euskal produktuen esnea balioan jarriz. Merkaturatu aurretik, gaztaren merkatua eta kontsumitzaileak ezagutu behar dira ezinbestean. Aldi berean, erreferentzien kontzeptualizazioa gauzatu eta gazta sorta osoa hartuko duen etiketa-sistema baten diseinua prestatu behar da.

IRTENBIDEA

Abiapuntua gaztaren merkatu nazionala eta kategoria bakoitzeko kontsumitzaileen aztura eta lehentasunak ezagutzea izan zen. Behin erreferentziak zehaztuta, produktuen, horien mix marketinaren, publiko-xedearen eta posizionamenduaren kontzeptualizazioa burutu zen. Halaber, Euskadiko gazta tradizioa egungo kontsumitzailearengana erakartzeko kontakizunak sortu ziren. Azkenik, gazta-tipologia eta ekoizlearen marka uztartzen dituen etiketa-sistema bat diseinatu zen. Sorta osoak etiketaren egitura eta diseinu bera partekatzen du, erreferentzia bakoitzaren arabera kolorea aldatu egiten delarik. Behin garapena osatuta, kontsumitzailearen test bat gauzatu zen Prosumerlab enpresaren Profooders datu-basea baliatuz, kontakizunak eta etiketen diseinua target izenekoekin erkatze aldera. Halaber, erosketa- eta kontsumo-uneak identifikatu ziren. Aldi berean, gazta kontsumitzen duten pertsonekin focus group izenekoa antolatu zen, ikerketa informazio kualitatiboarekin osatzeko. Azkenik, gazta familia berrietarako komunikazio- eta sustapen-plan bat garatu zen.

INPAKTUA

Orain Hazi eta Euskadiko gazta ekoizleek Eusko Label zigilua duten 6 erreferentzia horiek eskaintzen duten kalitatea, bermea eta hurbiltasuna bilatzen duten egungo gazta-kontsumitzaileari eskaintzeko produktu berriak dituzte. Targetaren zein erosketa- eta kontsumo-uneei buruzko ikuspegia argiagoa da. Modu horretan, balio-kate osoa izan da onuradun. Lehenik eta behin, gero eta gehiago naturala dena eta tokiko zaporea duena eskatzen duten kontsumitzaileak asetzea lortu da. Bigarrenik, ekoizle txikien jarraikortasuna bermatu da, balio erantsiko produktuak saltzeko aukera baitute. Eta azkenik, banatzaileei tradizionala, tokiko eta kalitatea ezaugarriak biltzen dituen posizionamendua duten produktuetan bereizgarritasun eta berrikuntza handiagoa eskaintzea lortu da.

LOTURAKO LANAK

Akonpainamendua agindu-merkatura so

Akonpainamendua agindu-merkatura so

Akonpainamendua agindu-merkatura soERRONKA Habic Klusterraren enpresa askok beren produktuak saltzen dituzte hirugarren enpresen aldetik eskatzen direlako eraikuntza eta barne diseinuko proiektuetan. Agindu bidezko enpresek gero eta laguntza handiagoa behar dute...

Ardoarekin gozatzeko modu berriak

Ardoarekin gozatzeko modu berriak

Ardoarekin gozatzeko modu berriakERRONKA Pernod Ricard ardoa ekoitzi eta merkaturatzeari dagokionez mundu mailan lidergoan den enpresa bat da. Kontsumitzaileen azturak eta profila eraldatuz doaz, eta enpresa aldaketa horietara egokitu behar da. Bide eta esperientzia...

Lorategirako produktu berritzaileak

Lorategirako produktu berritzaileak

Lorategirako produktu berritzaileakERRONKA Astigarraga Kit Line Europa mailan buruan dago kit zurezko altzarien sektorean. Haren jardun ona eta merkataritza-sarea aprobetxatuz lorategirako altzariaren sektorea behatzeko erabakia hartu du. Produktuaren lehendabiziko...

Ikus lan guztiak